2016,Urt 28

SANTA LUTZIA - UZTURRE IBILBIDEA


  • SANTA LUTZIA - UZTURRE IBILBIDEA albistearen irudiak

Uzturrera igotzeko bide erabiliena Izaskungo bidea da, baina badira beste bide batzuk ikuspegi zoragarria eskaintzeaz gain bitxikeria interesgarriak gordetzen dituztenak, Santa Lutziatik Uzturrera doan bideak esaterako.


Tolosako udalak ibilbide hau ezagutarazteko eskuorri bat banatuko du. Eskuorri honetan ibilbide honi buruzko informazioa emateaz gain Uzturrera iristeko gaur egun erabilienak diren beste bideekin konbinazioak egiteko gonbidapen bat luzatzen du. Horrez gain gaur egun Tolosan dauden Ibilbide labur homologatuei buruzko informazioa ere aurkituko duzue bertan. 


Eskuorri hauek udaleko harreran, Kultur etxean, Turismo bulegoan, Usabal polikiroldegian eta mendi elkarteen egoitzetan eskuratu ahal izango dira.






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago