2015,Ira 28
2015,Ira 28
Galduta dagoen pertsona bati arreta emateko eta haren erreskatea egiteko dugun arazorik handienetako bat da, hain zuzen, non dagoen jakitea. Arlo hori hobetze aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak SOS Deiak Larrialdiak Koordinazio Zentroetan WhatsApp bidez komunikatzeko aukera erantsi du.
Euskadin galduta edo arrisku-egoeran dauden pertsonek beren kokalekuaren berri eman dezakete WhatsApp bidez, erreskatea egiteko edo bide egokira igortzeko. Bidalitako kokalekua smartphone-ek eraman ohi duten GPS aplikazioan oinarritzen da. Horri esker txangozalearen geolokalizazioa jakin ahalko da, gutxi gorabehera, hamar metroko errore-tartearekin. Gainera, frogatu da zifrak ahoz esatea baino seguruagoa eta azkarragoa dela.
Prozedura hau da:
Beti 112 telefonora deitu behar da. Deia jasotzen duen operadoreak, deia erregistratu ondoren, 3G estaldurarik baldin badago, laguntza behar duen pertsonari eskatuko dio SOS DEIAK Koordinazio Zentrotik emango zaion telefono mugikorreko zenbakia gogoan hartu eta bere kontaktu-agendara gehitzeko, era horretan WhatsApp bidez elkarrizketa egin ahal izateko.
Behin harremanetan jarriz gero, telefonoaren GPSa aktibatzeko eskatuko zaio. Bukatzeko, kokalekua bidaliko da. WhatsApp-en aplikazioak ahalbidetzen du, zehazki -erantsi fitxategia-aren kliparen bitartez edo -bidali kokalekua- aukeraren aurre-programazioaren bitartez. Oso garrantzitsua dajendeak aplikazioa ezagutzea eta mendira irten baino lehen harekin praktikatzea gero urduritasun-egoeretan sor daitezkeen arazoak ez izateko. Horregatik, eskatzen dizuegu zuen inguruko pertsonen artean ahalik eta zabalkunderik handiena egiteko.
Berriro esaten dugu lehenik BETI 112 telefonora deitu behar dela (larrialdi guztietarako telefono bakarra) SOS DEIAKek aplikazioa aktiba dezan.