2024,Urt 28
ALDATZ - AIZTONDO - LEKUNBERRI 2024-01-28
Irteera data: | 2024-01-28 |
Bukaera data: | 2024-01-28 |
Ordutegia: | Goizeko 08:15ean San Frantziskotik. |
Herria: | LEKUNBERRI |
Iraupena: | 4:00 ordu |
2024,Urt 28
Irteera data: | 2024-01-28 |
Bukaera data: | 2024-01-28 |
Ordutegia: | Goizeko 08:15ean San Frantziskotik. |
Herria: | LEKUNBERRI |
Iraupena: | 4:00 ordu |
Poza ematen du aspaldiko partez autobus handia 40 mendizalez beteta ikusteak eta horrela abiatu dira Aldatzetik gora, gidaren azalpenak eta Larraungo 15 kontzejuen zerrenda entzun ondoren. Haritz basotik barrena iritsi dira ordubetean Aiztondoko tontorrera. Jaitsieran Arrizuri kobazuloa ikusi eta hamaiketakoa egiteko parada izan dute eta handik Lekunberrira jaitsi dira, Etxarri Larraunetik pasatuz. Goiz pasa ederra izan da eguraldi paregabearekin.
***************************************************************************************************************************************
Mendi irteera hau goizekoa izango da.
Ibilaldi hau Nafarroan dagoen Larraungo haranean egingo dugu, Aldatzetik Lekunberriraino, basoetan barrena, Aiztondo mendira igoz (1.029 m).
Aiztondo mendia Larraun eta Basaburua haraneen mugan kokatuta dago.
Handik, Ttutturre, Irumugarrieta, Balerdi, Erga, Adi eta Aizkorri mendiak ikusiko ditugu.
Bideoa ikusteko egin klik hemen:
https://youtu.be/u8yN3T6TEi4?si=WNav27q0mJGaPcqO
12 km. 762 m. 839 m. 04:00
Irteera: 08:15ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.