2024,Eka 16

ANTOÑANA - ARBURU - MAEZTU 2024-06-16




Irteera data: 2024-06-16
Bukaera data: 2024-06-16
Ordutegia: 08:00etan San Frantziskotik.
Herria: MAEZTU
Iraupena: 5 ordu

  • ANTOÑANA - ARBURU - MAEZTU 2024-06-16 jardueraren irudiak
  • ANTOÑANA - ARBURU - MAEZTU 2024-06-16 jardueraren irudiak
  • ANTOÑANA - ARBURU - MAEZTU 2024-06-16 jardueraren irudiak

Alpino Uzturrek Antoñana eta Maezturen arteko mendi irteera bat antolatu du ekainaren 16rako.

"Arabako Mendialdea" dehitutako eremuan izango da.

Antoñana Gasteiztik 30 minutura dagoen 140 biztanle inguruko herri bat da, Izki parke naturalaren mugan. 

Eta Maeztu (700 biztanle inguru), Bernedorekin batera, Arabako Mendialdeko eskualdeko handiena da. 

Altuera irabazi eta gero, mendiz mendi joango gara. Zerrenda luzea da: Mendibibila (1043 m), Arburu (1048 m), Santa Ageda (1041 m), Peña Lascinco (907 m), Zabalegi (865 m) eta Peñas de Obi (854 m).

Erraza egiteko eta oso atsegina: urjauziak, errotak, kobazuloak, ...


Bideoa ikusteko egin klik hemen:

Antoñana - Maeztu ( Mendi irteera 2024/06/16 - 5 ordu ) (youtube.com)



15,6 km.       ? 706 m.      ? 635 m.       ? 05:00


Irteera: 08:00etan San Frantziskotik.

Autobusa: bazkideek 13 euro, eta ez bazkideek 15 euro.


Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.







Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago