2022,Mai 15
APODAKA - GANALTO - KUARTANGO-ZUHATZU 2022-05-15
Irteera data: | 2022-05-15 |
Bukaera data: | 2022-05-15 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Frantziskotik |
Herria: | KUARTANGO-ZUHATZU |
Iraupena: | 6 ordu |
2022,Mai 15
Irteera data: | 2022-05-15 |
Bukaera data: | 2022-05-15 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Frantziskotik |
Herria: | KUARTANGO-ZUHATZU |
Iraupena: | 6 ordu |
Arabako lurretan izango da mendi txangoa (Gasteiz hiriaren mendebaldean).
Apodaka 150 biztanle inguruko herri txiki bat da, Kuartango-Zuhatzu herria berriz, 400 biztanleko herri bat.
Bi ibilbide izango dira: bat, luzea (7 ordu, 25,4 kilometrokoa eta 940 metroko desnibel metatua), eta bestea, ez hain luzea (6 ordu, 20,8 kilometrokoa eta 784 metroko desnibel metatua).
Ibilbide motzan Amaritu (787 m.), Armikelo (888 m.), Ganalto (898 m.) eta Pikatxo (865 m.) mendiak igoko dira. Luzean berriz, gainera Pititurri (1.016 m.) mendia igoko da.
Irteeraren bideoa :
Apodaka - Zuhatzu Kuartango ( Araba ) - YouTube
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.