2021,Urr 24
ARANTZA - EKAITZA - SUNBILLA 2021-10-24
Irteera data: | 2021-10-24 |
Bukaera data: | 2021-10-24 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Franziskotik |
Herria: | ARANTZA |
Iraupena: | 6,00 ordu |
2021,Urr 24
Irteera data: | 2021-10-24 |
Bukaera data: | 2021-10-24 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Franziskotik |
Herria: | ARANTZA |
Iraupena: | 6,00 ordu |
Urte bat eta zortzi hilabeteko etenaldiaren ondoren, pandemia luzearen eraginez, Alpino Uzturre mendi elkarteak beste irteera antolatu zuen, mendian taldean ibiltzeko eta autobusaren abantailak aprobetxatzeko aukera paregabea berreskuratuz. Eta afizioa sendotzeko moduko txangoa izan zen hainbat osagarrirengatik: Nafarroako Arantza eta Sunbilla herri ederrak eta Bortziri eta Malerrekako paraje bikainak ezagutzeko aukera, Putzubeltza, Ekaitza eta Mendieder adibidez, udazkeneko elemento tipikoak (baso koloretsuak, gaztainak nonnahi, ehiztariak paradetan uso banden zain, perretxiku batzuk...) eta eguraldiaren laguntza (eguzki printzak, ibiltzeko tenperatura egokia, nahiz eta haizea izan tontorretan). Tarte luze batean kanal baten gaineko lauzetan ibili ziren, Madeirako levadak izango balira bezala. Taldeak ondo burutu zuen txangoa, aurrikusitako ordutegia betez eta Sunbillan bazkaldu ondoren, Tolosara itzuli zen arratsaldean.
*********************************************************************************************Ekaitza (1.046 m.) eta Mendieder (1.071 m.) mendiak igoko ditugu.
Irteeraren videoa :
https://www.youtube.com/watch?v=gAO6r_YUX1g
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Txangoaren luzera: 19 km.
Iraupena: 06:00 ordu
19 km. 1.100 m. 1.270 m. 6,00
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.