2022,Api 10

ARGIÑANO - ELIMENDI - MUNARRIZ 2022-04-10

Irteera data: 2022-04-10
Bukaera data: 2022-04-10
Ordutegia: Irteera 07:30ean San Frantziskotik
Herria: GOÑI
Iraupena: 6 ordu

  • ARGIÑANO - ELIMENDI - MUNARRIZ  2022-04-10 jardueraren irudiak

Obantzeako sakana izan da Argiñano-Munarriz ibilaldiaren aurkikuntza: arroil estuak, ezpel basoak, likenak... ipuinetako iratxoak agertzea bakarrik falta zen. Sakanetik atera eta Urdanegi, El Alto eta Zoiolagana tontortxoak segidan pasatu ondoren, Elimendi tontor nagusira igo ziren Alpino Uzturreko mendizaleak, handik Munarriz herrixkara jaisteko. Eguraldi ederraz gozatu dute ibilaldi osoan zehar.

****************************************************************************************************

Mendi txangoa Argiñano herrian hasiko da, eta amaitu 60 biztanle inguru dituen Munarriz herrian (920 m.). Elimendi (1.133 m.) eta Zoiolagaina (1.147 m.) mendiak igoko ditugu. Nafarroako Andia mendikatean daude kokatuta bi mendiak.

20,1 km.      ?  825 m.        ? 566 m.      ? 06,00

Oharra: Munarriz herrian (bertan amaituko da txangoa) ez dago tabernarik, beraz, edaria etxetik eraman beharko da. Munarrizeko frontoian egingo dugu jatekoa.

Irteeraren bideoak : 

https://www.youtube.com/watch?v=gGmYXMXFXRU

https://www.youtube.com/watch?v=lNHYlCPaukA

Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.

Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago