2026,Ots 22
ARRARATS - IREBER - BERUETE
| Irteera data: | 2026-02-22 |
| Bukaera data: | 2026-02-22 |
| Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskotik. |
| Herria: | BERUETE |
2026,Ots 22
| Irteera data: | 2026-02-22 |
| Bukaera data: | 2026-02-22 |
| Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskotik. |
| Herria: | BERUETE |
37 mendizale elkartu dira Alpinok Basaburuan antolatutako goizeko irteerara, azkenaldiko kopuru handienetakoa. Primerako eguraldia izan dute ibilaldi osoan zehar. Ibilbidearen norabidea aldatuz, Beruetetik abiatu dira bertako baserri ederrak mirestuz. Ernaitzu izan da igotako lehen gailurra eta handik lepo batera jaitsi eta berehala Ireber igo dute, eguneko helburu nagusia. Bista ederrak izan dituzte eguraldiari esker, Pirinio eta Moncayoraino iristen direnak. Zerbait pikatu ondoren Bi ahizpen sepulture izeneko Brontze Aroko trikuharria ikusteko aukera izan dute. Handik Otsolako zelai eta iturrira jaitsi eta gero Arraratsera iritsi dira pista batetik. Bertako alkateak hamaiketako eder batekin hartu ditu mendizaleak herriko elkartean. Handik Tolosara itzuli dira autobusez bazkaltzeko garaian.
**********************************************************************************************************
Mendi irteera hau goizekoa izango da.
Ireber mendia (1.208 m) Ezkurra eta Basaburua haranen arteko isurialde kantauriar eta mediterraneoaren banalerroko eremu ezezagunenetako batean dago, eta Azpirotz eta Belate mendateen arteko kota gorena da.
Ikus ezazu bideoa hemen:
Arrarats - Beruete ( mendi irteera goizekoa 2026/02/22 )
10,2 km.
593 m.
568 m.
04:30
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.