2024,Ira 14

ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15




Irteera data: 2024-09-14
Bukaera data: 2024-09-15
Ordutegia: Zehaztu gage.
Herria: PANTICOSA
Iraupena: 8 ordu

  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
  • ARRATILLE (PANTICOSA) - 2024 IRAILA 14-15 jardueraren irudiak
Eguraldia lagun, asteburu ederra izan dute Alpino Uzturreko mendizaleek Pirinioetan. Hamarreko taldea osatu dute, Bachimañako aterpeak jarritako mugagatik. Larunbatean aurreikusitako txango laburra burutu dute, Panticosatik aterpera. 
Igandean Arratille mendia igotzeko asmoa zuten, baina Bramatuero beheko iboiaren parean atzera egin behar izan dute, erreka oso hazita zetorrelako, aurrera jarraitzea galeraziz. Plana aldatu eta Marcadau iparra edo Muga tontorra (2.676 m) igo dute. Bachimañara itzuli, utzitako gauzak hartu, zerbait jan eta Panticosara jaitsi dira, kotxeetan Tolosara itzultzeko.   

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



Bramatueroko gailurrik garaiena da eta inguruko gailur garrantzitsuenetatik urrunetariko bat, gutxitan igotzen den gaina izanik. Mendi honetan jende asko ibiltzen ez denez, bidea ez da oso nabarmena, nahiz eta ondo orientatuz gero igotzeko bidea zaila ez izan. 

Bachimaña aterpe berriak (2.117 m.) Panticosako balneariotik hasten den bide luzea zerbait leundu du, baina hala ere hiru enbalseren eta ibon baten ondotik igaro beharko dugu. 


Irailak 14 (larunbata):

Mendi txangoa Baños de Panticosan (1.630 m.) hasiko da. Los Machos izeneko bidetik Coanga ibonatik pasatuz Ibones de Bachimaña (2.189 m.) aterpera iritsiko gara. Bertan hartuko dugu ostatu pentsio erdian. 


5 km.      ?  610 m.        ? 60 m.      


Irailak 03 (igandea):

Aterpetik Arratille (2.898 m.) mendiruntz joko dugu. Bachimaña Alto (2.207 m.) enbaltsetik, Bramatuero Bajo (2.301 m.) enbaltsetik, Bramatuero Alto (2.522 m.) enbaltsetik eta Letrero ibonetik (2.546 m.) igaroko gara.

Azken aldapa igotzeko hiru aukera daude. Pareta errez batetik (I) egingo dugu. Harriak erortzeko arriskua dagoenez, kontu handiz ibiliko beharko da. Goiko koxka (I) trepatzeko eskuak erabili beharko ditugu gailurra zapaltzeko eta bertan ikuspegiaz gozatzeko.

Jeitsiera bide berdinatik egingo dugu.


Ikus ezazu bideoa:

https://youtu.be/k7Lp9UYVRmU



Federatuta egotea derrigorrezkoa izango da. 


Prezioa: 46 euro (soilik pentsio erdia aterpean barne).

Hasiera batean, bidaia kotxez egingo dugu.


Izena emateko azken eguna: irailak 12.


Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.


Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago