2022,Ira 10

ASTÚN - 2022 IRAILA 10-11




Irteera data: 2022-09-10
Bukaera data: 2022-09-11
Ordutegia: Irteera 06:30ean San Frantziskotik
Herria: ASTÚN
Iraupena: 6 ordu t´erdi

  • ASTÚN - 2022 IRAILA 10-11 jardueraren irudiak
  • ASTÚN - 2022 IRAILA 10-11 jardueraren irudiak
  • ASTÚN - 2022 IRAILA 10-11 jardueraren irudiak
  • ASTÚN - 2022 IRAILA 10-11 jardueraren irudiak

Mendi irteera irailaren 10 - 11n izango da, pirineotara.  

Ostatua Aysa albergean (Candanchú - Somport) hartuko dugu, eta erreserba 15 lagunentzako mugatuta dago. Aterpeak ura edangarria, dutxa beroa, taberna, wifia eta telebistan dauzka.



Irailak 10 (larunbata):


Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.

Mendi txangoa Lizara aterpean (1.540 m.) hasiko da, eta Canfranc herrian (1.045 m.) amaitu, "collado del Bozo" lepotik (2.019 m.) eta "majada de Gabardito"tik (1.520 m.) igaro ostean. Mendi txango hau GR11ren 11. etaparen bide alternatibo bat da.


18 km.      ?  890 m.        ? 1350 m.      ? 06 ordu t´erdi


Irailak 11 (igandea):


Mendi txangoa Astún eski estazioan (1.730 m.) hasiko da, eta Ayous aterpetik (1.967 m.) eta "Chemin de la Mature"tik (798 m.) igaro ondoren, Etsaut (594 m.) frantziar herrian amaitu. Mendi txango honen bigarren erdia GR10aren 33. etapa da.  


21 km.      ?  501 m.        ? 2066 m.      ? 06 ordu t´erdi



Prezioa: 70 euro (autobusez bidaia eta pentsio erdia aterpean barne).


15 lagunetzako tokia mugatuta.

Izena emateko azken eguna: irailaren 07a.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.