2023,Uzt 15

ASTÚN - 2023 UZTAILA 15-16




Irteera data: 2023-07-15
Bukaera data: 2023-07-16
Ordutegia: Irteera 06:30ean San Frantziskotik
Herria: ASTÚN
Iraupena: 6 ordu t´erdi

  • ASTÚN - 2023 UZTAILA 15-16 jardueraren irudiak
  • ASTÚN - 2023 UZTAILA 15-16 jardueraren irudiak
  • ASTÚN - 2023 UZTAILA 15-16 jardueraren irudiak

Mendi irteera uztailaren 15 - 16an izango da, pirineotara.  

Ostatua Aysa albergean (Candanchú - Somport) hartuko dugu, eta erreserba 15 lagunentzako mugatuta dago. Aterpeak ura edangarria, dutxa beroa, taberna, wifia eta telebista dauzka.




Uztailak 15 (larunbata):


Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.

Mendi txangoa Lizara aterpean (1.540 m.) hasiko da, eta Canfranc herrian (1.045 m.) amaitu, "collado del Bozo" lepotik (2.019 m.) eta "majada de Gabardito"tik (1.520 m.) igaro ostean. Mendi txango hau GR11ren 11. etaparen bide alternatibo bat da.


18 km.      ?  890 m.        ? 1.350 m.      ? 06 ordu t´erdi


Uztailak 16 (igandea):


Mendi txangoa Astún eski estazioan (1.730 m.) hasiko da, eta Ayous aterpetik (1.967 m.) eta "Chemin de la Mature"tik (798 m.) igaro ondoren, Etsaut (594 m.) frantziar herrian amaitu. Mendi txango honen bigarren erdia GR10aren 33. etapa da.  


21 km.      ?  501 m.        ? 2.066 m.      ? 06 ordu t´erdi



Prezioa: 70 euro (autobusez bidaia eta pentsio erdia aterpean barne).


15 lagunetzako tokia mugatuta.

Izena emateko azken eguna: uztailaren 12a.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.