2025,Mar 16
BAIGORRI - URRITZPILETA - ERRATZU 2025-03-16
Irteera data: | 2025-03-16 |
Bukaera data: | 2025-03-16 |
Ordutegia: | Zehaztu gage. |
Herria: | ERRATZU |
2025,Mar 16
Irteera data: | 2025-03-16 |
Bukaera data: | 2025-03-16 |
Ordutegia: | Zehaztu gage. |
Herria: | ERRATZU |
Eguraldi iragarpenak hoberenak ez ziren arren, zorte handia izan dute Alpinoko 35 mendizaleek eta ibilaldi osoa ateri izan dute, tarteka eguzkiaren bisitarekin, haize fina lagun tontorretan eta elur geruza txiki baten opariarekin Hauzako gailurrean. Bide erdia Behe Nafarroan egin dute, Baigorritik abiatu eta Urrizpilota eta Ëlhorriko kaskoa tontorrak igo bitartean eta beste erdia Nafarroa Garaian. Mugara iritsitakoan taldeko batzuk Erratzura jaitsi dira zuzenean eta ausartenak azken aldapa gogorrari heldu diote Hauzaraino igotzeko eta handik Erratzura bideratzeko bere pausoak. Euri tanta bakarrak Tolosara iritsitakoan izan dituzte.
*********************************************************************************************************************************
Mendi txangoa Behe Nafarroako Baigorri herrian hasiko da, lurralde osoko zabalena dena azalerari dagokionez.
Eta Erratzun (Nafarroa) amaitu, oso jauregi interesgarriak aurki ditzazkegun Baztan bailarako herria.
Elorriko Kaskoa mendiak Auza erraldoia eta Izpegiko mendatearen arteko mendikatetxo laburrak adar motz baina interesgarri bat luzatzen du Aldudeko ibarrerantz.
Ikus ezazu bideoa:
Baigorri - Erratzu ( mendi irteera 2025/03/16 ) - YouTube
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.