2023,Api 23
BIDARRAI - LARLA - JARA - IRULEGI 2023-04-23
Irteera data: | 2023-04-23 |
Bukaera data: | 2023-04-23 |
Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskon. |
Herria: | IRULEGI |
Iraupena: | 4 ordu / 6 ordu |
2023,Api 23
Irteera data: | 2023-04-23 |
Bukaera data: | 2023-04-23 |
Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskon. |
Herria: | IRULEGI |
Iraupena: | 4 ordu / 6 ordu |
Larla mendiko burni meategietatik eta Irulegiko mahastietatik barrena ibili dira Alpinoko mendizaleak hilabete honetako irteeran. Euria eta lainoa izan dira nahi gabeko gonbidatu bereziak eta horregatik Larla eta Jara mendiek eskaintzen dituzten Ipar Euskal Herriko ikuspegi ederrez ezin izan dute gozatu. Eguneko albiste pozgarria 23 mendizale elkartzea izan da, azken hilabete hauetako markarik onena, tartean jende berria ere izanik.
*********************************************************************************************************************************************************
Nafarroa Beheran Bidarraitik hasita, Errobi ibaiaren ondotik, Larla (700 m.) mendia igo eta Arrosa herriskara jaitsiko gara.
Ondoren ibilaldi luzea egin nahi dutenek Jara (812 m.) mendia igo ahal izango dute eta ondoren, mendia zatitzen duten mahastietatik igarota, Irulegin amaituko dute.
Bi aukera izango dira:
Motza -> Bidarrai - Arrosa izango da mendi txangoa (12 km.) eta 700 metro desnibela positiboa. Larla mendia igoko da.
Luzea -> Bidarrai - Irulegi izango da mendi txangoa (22,5 km.) eta 1.400 metro desnibela positiboa. Larla eta Jara mendiak igoko dira.
Ikus ezazu bideoa:
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.