2024,Uzt 20
COL DE PEYRESOURDE - COL D´AZET 2024 UZTAILA 20-21
Irteera data: | 2024-07-20 |
Bukaera data: | 2024-07-21 |
Ordutegia: | 06:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | COL DE PEYRESOURDE |
Iraupena: | 5 ordu |
2024,Uzt 20
Irteera data: | 2024-07-20 |
Bukaera data: | 2024-07-21 |
Ordutegia: | 06:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | COL DE PEYRESOURDE |
Iraupena: | 5 ordu |
Alpino Uzturrek uztailaren 20 - 21erako frantziar pirineotara mendi irteera bat antolatu du, Peyresourde mendatea eta Val Louron eski estazioa ingurura hain zuzen ere.
Ostatua Astau albergean (www.astau.fr) hartuko dugu pentsio erdian.
Uztailak 20 (larunbata):
Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.
Mendi txangoa (14 km.) Port de Balés mendatean (1.775 m.) hasiko dugu, eta Mount Né (2.147 m.) mendia igoko dugu. Jarraian Lac de Borderes (1.765 m.) lakura jarraituko dugu Peyresourde mendatean (1.569 m.) amaitu.
Eta autobusez albergera.
Uztailak 21 (igandea):
Albergetik autobusez Val Louron eski estaziora (1.450 m.) abiatuko gara. Bertan hasiko dugu mendi txangoa (18 km.). Cap de Toudous mendi kaxkoa (2.226 m.) igoko dugu eta gero Col de Azet mendatea (1.580 m.) gurutzatuko dugu. Ondoren, Tuc de Labatiedere mendia igo (1.743 m.) eta Graihen herrira (1.110 m.) joango gara mendi txangoa bertan bukatzeko.
Prezioa: 80 euro (autobusez bidaia eta pentsio erdia aterpean barne).
14 lagunetzako dago tokia mugatuta.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure webgunean alpinouzturre.eus,
info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.