2026,Mai 10
CUBILLA DE LA SIERRA - PANCORBO 2026-05-10
| Irteera data: | 2026-05-10 |
| Bukaera data: | 2026-05-10 |
| Ordutegia: | Goizeko 07:00etan San Frantziskotik |
| Herria: | Pancorbo |
| Iraupena: | 6 ordu t´erdi |
2026,Mai 10
| Irteera data: | 2026-05-10 |
| Bukaera data: | 2026-05-10 |
| Ordutegia: | Goizeko 07:00etan San Frantziskotik |
| Herria: | Pancorbo |
| Iraupena: | 6 ordu t´erdi |
Laino beltzen mehatxua ibilaldiaren hasieran urruti ikusten bazuten ere, sei orduko txangoaren azken ordua euripean pasatu behar izan dute Alpino Uzturreko irteeran elkartu diren 22 mendizaleek. Igoera handiena hasieran izan ondoren, Cubilla de la Sierratik Cantoña mendira, pagadi eder batean zehar, gainez gain zeharkatu dituzte programatutako hurrengo lau gailurrak. Peña la Liebretik jaisterakoan izan dute euriaren bisita eta mendizale batzuk azken tontorra, Castillete, igotzera animatu diren bitartean, gainontzekoek zuzenean Pancorboko helmugara jo dute. Arropa eta oinetako bustiak aldatuta, bertako Fronton tabernan bazkaldu eta itzulerako autobusa hartu dute.
**********************************************************************
Pancorbok batez ere nekazaritza eta paisaia-interes handiko populazioa osatzen du. Urruneko garaietatik bideak igarotzeko eta gurutzatzeko lekua, Euskadiren eta Gaztelako ordokiaren arteko pasabide naturala baita.
Cantoña (1353), Cimero (1348), La Verdina (1352), Buey (1230), La Liebre (1098) eta Castillete (1038) mendietatik igaroko gara.
Tontor hauek Obaranes mendietako La Verdina mendilerrokoak dira.
Bideoa ikusteko egin klik hemen:
Cubilla de La Sierra - Pancorbo ( Burgos 2026/05/10 mendi irteera )
18 km.
900 m
06:30 ordu
Irteera: 07:00etan San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.