2025,Urt 26
DEBA - ZUMAIA 2025-01-26
Irteera data: | 2025-01-26 |
Bukaera data: | 2025-01-26 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | DEBA |
Iraupena: | 5 ordu |
2025,Urt 26
Irteera data: | 2025-01-26 |
Bukaera data: | 2025-01-26 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | DEBA |
Iraupena: | 5 ordu |
Alpino Uzturrek 34 mendizale elkartu ditu haizeteari aurre egin eta Deba-Zumaia zeharkaldia egiteko. Euri iragarpenak ez dira bete eta oso tanta gutxi izan dituzte ibilbidean zehar. Hiru ermita pasatu dituzte goizean: San Roke, Santa Katalina eta San Telmo. Hamaiketakoa egiteko Elorriaga auzoko Lau haizetara elkartearen kanpoaldean hartu dute babesa. Paisaia ederrez gozatu dute, denbora guztian itsasoa bistan edukiz eta erremate gisa, flysch-a gertutik ikusi dute.
*************************************************************************************************************************************
Mendi irteera hau goizekoa izango da.
Ibilbide hau GR-121aren (Gipuzkoako itzulia) etapetako bat da.
Kostaldeko zati hau balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, eta paisaiaren ikuspegitik ere garrantzia nabarmena du.
Naturaren altxor paregabea gordetzen du: Lurraren historia geologikoaren azken 60 miloi urteak arroketan idatzita, geruzaz geruza hurrenez hurren. Itsasoaren igaduraren eraginez agerian geratu dira, izan diren gertaera garrantzitsuenetako batzuk ulertzeko gakoak, besteak beste, dinosauroak desagertu zireneko garaia.
Ikus ezazu bideoa:
Deba - Zumaia ( mendi irteera 2025/01/26 )
14,1 km. 571 m. 588 m. 05:00
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.