2019,Mar 24
DORRAO - TREKU - ULTZURRUN 2019-03-24
Irteera data: | 2019-03-24 |
Bukaera data: | 2019-03-24 |
Herria: | DORRAO - TORRANO |
Iraupena: | 6,00 ordu |
2019,Mar 24
Irteera data: | 2019-03-24 |
Bukaera data: | 2019-03-24 |
Herria: | DORRAO - TORRANO |
Iraupena: | 6,00 ordu |
33 mendizale izan gara Dorrao-Treku-Ultzurrun ibiladian, pareje ederrak eta eguraldi paregabea lagun. Hasierako igoera leunaren ondoren Elordia, Arrasaundi eta Treku edo Bordas Viejas tontorrak igo ditugu eta handik aurrera pixkanaka jaitsiera hasi dugu, Ollaran bailara aparta aurrean genuela. Bidean Txargain tontorra ere pasa dugu eta Artetara jaitsi gara. Derrigorrezkoa ez izan arren, talde osoak Artetako gatzagak eta iturburua bisitatzeko aukera aprobetxatu du, ondoren Ultzurrunen bukatuz txangoa. Afizioa egiteko moduko irteera!
***************************************************************************************************
Andimendi Nafarroako ipar-mendebaldeko mendilerro bat da, Sakanako eskualdearen hegoaldean eta GoƱibar eta Ollaran ibarren iparraldean dagoena, eta nolabaiteko jarraipena du Urbasa mendilerroan. Izan ere, bi mendilerroon artean eratutako mendigunea babesten du Urbasa-Andia natura parkeak.
Halaber, Andimendin dugu Euskal Herriko Erdigunea, 2004an matematikoki ezarria.
Bordas Viejas gaina berez bizkar belartsu bat besterik ez da, non harria noizbehinka azaltzen baita. Nolanahi ere, bere kokapena da mendi honi benetako xarma ematen diona, talaia paregabea baita inguruko ibar, larre eta mendien gainetik.
Ibilaldiaren bukaeran Artetako iturburua eta gatzagak ikusiko ditugu.
Irteeraren bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=9iIVQBeCBds
BI AUKERA :
Motza : 16 Km. 799 m. 924 m. 5,00
Luzea : 21 Km. 976 m. 924 m. 6,00
Irteera : goizeko 07:30ean San Franziskotik
Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro.
Informazio gehiago, izena emateko edo beharrezko edozein argibide eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan, gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.