2015,Mar 15

Durango-Urkiola 2015-03-15




Irteera data: 2015-03-15
Bukaera data: 2015-03-15
Herria: Durango-Urkiola

  • Durango-Urkiola 2015-03-15 jardueraren irudiak

Eguraldi aldetik ezin esan suerte handiegirik izan genuenik baina , hala ere , ibilbide ederra suertatu zen . Eguraldi onarekin egiteko aukera izanez gero , sekulako ikuspegiak gozatzeko aukera eskaintzen duen ibilbidea.

Urkiolan bertan bazkaldu genuen.

****************************************************************************************************

Alpino Uzturre Elkarteak martxoaren 15erako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Durangon hasi eta Urkiolan bukatuko da.
Leungane (1.009 m.) eta Saibi (946 m.) mendiak igoko dira. Ibilbidearen iraupena 6 ordukoa eta luzera 18 kilometrokoa izango da.

Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Bazkideek 13 eur ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 15 eur. Informazio gehiago eta izen ematea 943 65 27 89 telefonoan edo alpinouzturre@hotmail.com






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago