2026,Aza 15

ERATSUN - LEITZA 2026-11-15




Irteera data: 2026-11-15
Bukaera data: 2026-11-15
Ordutegia: Goizeko 07:30ean San Frantziskotik.
Herria: Leitza
Iraupena: 4 ordu t´erdi

  • ERATSUN - LEITZA 2026-11-15 jardueraren irudiak
  • ERATSUN - LEITZA 2026-11-15 jardueraren irudiak
  • ERATSUN - LEITZA 2026-11-15 jardueraren irudiak
  • ERATSUN - LEITZA 2026-11-15 jardueraren irudiak
Goizeko irteera honen helburu nagusia udazken kolore ederrak ikustea da. Horretarako Tolosatik gertu ditugun Eratsun eta Leitza herri nafarren arteko zeharkaldia aukeratu da. 

Eratsun baino lehenagoko zubi batetik abiatuta, Basakaitz errekaren zuloko pagadi paregabea igoko da, zorte pixka batekin, zuhaitzetako hostoen eta lurreko orbelaren kolore festarekin gozatuz. Bidate lepora iritsi eta Zuparrobi edo Zuperrori (1.165 m.) mendira igotzeko aukera izango da, Aritz mendilerroko parke eolikoan. 

Handik aurrera Leitzarainoko jaitsiera izango da, Gaztelu borda eta Santa Kruz ermita pasatuz. Azken kilometroak marka zuri-horiko bide polit batetik egingo dira. 
Leitzan autobusa hartu eta Tolosara itzuliko gara bazkaltzeko orduan.

Bideoa ikusteko egin klik hemen:

Eratsun - Leitza ( 2026/11/15 mendi irteera )



14,5 km              ?  894 m.     ?  845 m.     ? 4:30

       
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.

Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.

               sub30 urte bazkideek: 8 euro.

               sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.


Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.








Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago