2021,Abe 19
GOIATZ - ILLAUN - BEIZAMA 2021-12-19
Irteera data: | 2021-12-19 |
Bukaera data: | 2021-12-19 |
Ordutegia: | Irteera 08:30ean San Frantziskotik |
Herria: | BEIZAMA |
Iraupena: | 4 ordu |
2021,Abe 19
Irteera data: | 2021-12-19 |
Bukaera data: | 2021-12-19 |
Ordutegia: | Irteera 08:30ean San Frantziskotik |
Herria: | BEIZAMA |
Iraupena: | 4 ordu |
Gipuzkoako herri altuenetan barrena ibili ziren Alpino Uzturreko mendizaleak urteko azken ibilaldian, Goiatz eta Beizama. Eta Gipuzkoako erdigune geografikoa ere azken herri horretan kokatzen dute zenbat adituk. Eguzkia eta eguraldi ateria izan zuten bidelagun, Illaungo tontorrean haize hotza ere faltatu gabe. Alpinok eta Oargik Berrio eta Ortizen omenezko buzoia jarria zuten Urrakin zuhaitzez babestuagoa dago. 18 mendizale animatu ziren txangoa egiteko, tartean eskualdetik kanpoko kide berri batzuk. Beizamarako jaitsieran bi ermita ikusteko parada ere izan zen: San Lorenzo eta Bakartasunaren ama birjinarena. Beizaman zerbait hartu ondoren, eguerdirako etxeratu ziren mendizaleak.
*********************************************************************************************************************
Mendi irteera hau goizekoa izango da.
Urraki (825 m.) eta Illaun (826 m.) igoko ditugu. Bi mendiak Ernioko eta Murumendiko mendigueen artean daude kokatuta.
Irteeraren bideoa:
Irteera: 08:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideak 10 euro, eta ez bazkideak 11 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.