2016,Ots 21

ITSASU - AINHOA 2016-02-21

Irteera data: 2016-02-21
Bukaera data: 2016-02-21
Herria: AINHOA
Iraupena: 6,30 ordu

  • ITSASU - AINHOA 2016-02-21 jardueraren irudiak

Goizeko freskuran Itxasuko gereziondoak ikusiz ekin genion ibilbideari. 

Ibai ertzetik igaro ondoren, artzain borda eta pagadi artean igo ginen Artzamendi azpiko pago bakar bikainera. Koplak dion bezala akordatzen gera zer hamaiketakoa egin genduan Artzamendiko pago azpian.

Beste pixkat igo eta jarraian zehar zehar Mondarraingo maldak topatu arte. Eta gora, gaztelu zaharra zegoen tontorreraino (750m)

Tontorreko ikusmira bikaina gozatu eta beheruntz Ainhoa herrira iritsi arte.

Guztira 7 ordu inguruko ibilaldi ederra, otsailan harritzeko moduko eguraldiarekin. Gogoangarria!!!

**********************************************************************************************

Lapurdiko mendietan ibiliko gera, Itsasutik aterata Mondarrain mendia ( 749 m ) igoz , Ainhoa herrian bukatzeko.

Euskal mitologiak ongi ezagutzen duen mendia da Mondarrain. 750 metroko altuerarekin XII. mendean Nafarroako Erreinuko gaztelu baten gune izana da, bere harresi eta guzti, XVI. mende hasiera arte. 1941. urtean, oraindik, gazteluaren aztarna batzuk ikus omen zitezkeen.

Alpino Uzturre Elkarteak antolatutako irteera 2016-02-21

Bideoa :

https://www.youtube.com/watch?v=7FotKbL5zDw

Luzeera : 25 km

Iraupena : 6,30 ordu

Igoera guztia : 1.284 m.

Jeitsiera guztia : 1.262 m.

Bus irteera : 7,30 ean San Franziskotik

Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure weborri berrituan alpinouzturre.eus  ,  info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago