2025,Api 13
KONTRASTA - ILARRATZA - ERROITEGI 2025-04-13
Irteera data: | 2025-04-13 |
Bukaera data: | 2025-04-13 |
Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | ERROITEGI |
Iraupena: | 5 ordu |
2025,Api 13
Irteera data: | 2025-04-13 |
Bukaera data: | 2025-04-13 |
Ordutegia: | Goizeko 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | ERROITEGI |
Iraupena: | 5 ordu |
Arabako Iturrietako mendietatik zehar izango da Kontrasta - Erroitegi ibilaldia, Ilarratza eta Abitigarra izanik tontor nagusienak.
Kontrasta herritik abiatuta San Kristobal-Ilarratzara (1.142 m.) igoko gara antena bat pasatuz. Gero, gainez gain, pagadi artean, Kapitate, Sombrerete, Kortagaina eta Txandi tontor txikiak igaro eta Santa Teodosia ermitara jeitsiko gara. Atseden hartzeko eta zerbait pikatzeko une egokia izan daiteke. Igoera suabe baten ondoren, berehala Iturzurieta, Ubenkun, Abitigarra (1.165 m.), PeƱagrande eta Leizeaundi tontorrak aurkituko ditugu. Handik, jeitsiera lasaia da Erroitegiraino.
14 km. 04:30 - 05:00
Ikus ezazu bideoa:
https://youtu.be/k9ma9w0GngE?feature=shared
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 15 euro, eta ez bazkideek 18 euro.
sub30 urte bazkideek: 8 euro.
sub30 urte ez bazkideek: 9 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.