2016,Abu 23
LA PORTA DEL CEL -2016 ABUZTUAK 23 -27
Irteera data: | 2016-08-23 |
Bukaera data: | 2016-08-27 |
Ordutegia: | 2016-08-23 |
Herria: | Tavascan - Lleida |
2016,Abu 23
Irteera data: | 2016-08-23 |
Bukaera data: | 2016-08-27 |
Ordutegia: | 2016-08-23 |
Herria: | Tavascan - Lleida |
1. etapa: Tavascan-Camping de Graus: Motxilak bizkarrean hartu eta oinez atera gara Tavascan herritik. Ordubete exkaxeko bidea, erreka ondoan aldapa handirik gabe. Motxilen zama astuna probatzen hasteko nahikoa.
2. etapa: Goizeko frexkura aprobetxatuz, maldan gora belardi eta zuhaitz artean (urkiak eta izeiak dira nagusi) Bidean sugegorria ere azaldu zaigu. Eguerdian Pic de Certascan (2.852) igo eta haren babesean bazkaria. Garaiz iritsi gara Certascaneko errefugiora. Ondoko lakuan bainu ederra hartu ere bai, eguraldi bikaina aprobetxatuz.
3. etapa: Egunsenti dotorearen laguntzaz berriro martxan. Gaur gora behera askoko ibilbidea genuen. Bidean laku natural eder ugari. Laku erdian irlatxoak ere bai. Pineteko errefugiora iristean, ondoko laku naturalean hartutako bainuak indarberritu gaitu. Afariak ere bai noski!
4. etapa: Goizean garaiz abiaturik, eguzkia berotzen hasterako Riufreteko lepoan ginen. Handik batzuk Montcalm mendira (3.040). Jarraian denok Pica d´Estats tontorrera (3.143). Eta oso gertu dagoen Verdaguer (3.133) mendira ere bai gehienak. Igoerak bukaturik, 1.400 metroko jeitsiera maldatsua Vall Ferrera errefugioraino. Ondo irabazitako atsedena.
5. etapa: Azken egunari goiz ekin genion eta ilunpetan abiatu ginen Vallferrera aterpetik. Baborte lakua eta aterpe irekia pasatu, Roca Cigalera tontorra igo eta jaitsieran Oñatiko artzai bat topatu genuen bere artalde eta zakurrekin. Cabaña la Rieran seilatu txartela eta azken jaitsiera pikoa eta luzearen ondoren, Tavascanera iritsi ginen, zirkuituaren amaiera.
***************************************************************************************************************************************************
Zirkuituak 4 aterpe, Graus-ekoa, Certascan, Pinet eta Vallferrera lotzen ditu. Ibilbidean kokatutakoak , gaua haietako bakoitzean atseden hartuz, dena 5 etapatako zirkuitoa egiten da . Tavascan-eko herritik pasatzen da eta natura-parke berrian zeharreko ibilbideak l"Alt Pirineu zeharkatzen du. Metatutako gorabehera 11.000 metrokoa da eta luzeera 65 km.
La Porta del Cel malkartsu eta bakartia zorrotz eta gogorra izateko ospea du.
Irteeraren bideoa :
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.