2016,Aza 13

OLETA - UNTZILLATX - MAÑARIA 2016-11-13




Irteera data: 2016-11-13
Bukaera data: 2016-11-13
Herria: MAÑARIA
Iraupena: 6,00 ordu

  • OLETA - UNTZILLATX - MAÑARIA 2016-11-13 jardueraren irudiak

Durangaldeko lurretan, Oletatik  Mañarira, Urkiolagirre( 1.008 m ) eta  Untzillatx mendiak  ( 941 m ) igoz.


Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia- Gorbeialdea ( Araba), mendebalean Arratia eta ekialdean Debagoiena ( Gipuzkoa).

Untzillatx (941 m ) Mañaria udalerrian kokatuta dagoen mendia da,hirugarren puntarik altuena dena, Anboto  (1.331 m.) eta Alluitz (1.034 m.) ondoren. Haitzaren oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena.












Ez da ibilbide luzea baina badaude gorabeherak eta nahiko traketsa Untzillatx inguruan.














Aukera dago, Mañarira jeisteko Untzillatx mendia igo gabe, Mikeldi ibilbidea ( GR 229 ) jarraituz.

Irteeraren bideoa :


https://www.youtube.com/watch?v=FM6hJetfmx0




Luzera : 17,8 km. ( Luzea ) - 16,3 km ( Motza )

Iraupena : 6,00 ordu.

Igoera guztira : 1.227  m. ( Luzea) - 617 m. ( Motza)

Jetsiera guztira : 1.646 m. ( Luzea) - 1.036 m. ( Motza )


Autobus irteera : 7,30 tan San Franziskotik.

Bazkideak : 13 euro.

Ez bazkideak : 15 euro.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orrian ALPINOUZTURRE.EUS , INFO@ALPINOUZTURRE.EUS emailera oharra bidaliz edota 943652789 



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago