Iragarrita zegoen bezala, eguraldiak ez zuen lagundu Olaeta eta Mañaria artean antolatutako mendi irteeran.Hasieran langarra izan genuen Otxandioko Olaeta auzotik Urkiolaraino, baina handik aurrera euria, haizea eta lokatza izan ziren nagusi bidean zehar. Horren ondorioz bista gutxi izan genuen Urkiolagirreko tontorretik, Untzillatx mendira igo gabe gelditu eta zuzenean Mañariara joan ginen babes bila. Beste batean izan beharko du!
********************************************************************************
Durangaldeko lurretan, Oletatik, Mañarira Untzillatx mendia ( 941 m ) igoz.
Durangaldea Bizkaiko hego-ekialdean dagoen eskualdea da. Iparraldean Artibai dauka mugakide, hegoaldean Zuia-Gorbeialdea (Araba), mendebaldean Arratia eta ekialdean Debagoiena Gipuzkoa ).
Untzillatx (941 m) Mañariako udalerrian kokatuta dagoen mendia da. Anboto mendilerroaren hirugarren puntarik altuena dena, Anboto (1.331 m) eta Alluitz (1.040 m) ondoren.
Haitzaren oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena.
Ez da ibilbide luzea, baina badaude gorabeherak eta nahiko traketsa Untzillatx inguruan.
Irteeraren bideoa :
BI AUKERA :
Motza :
Untzillatx mendia igo gabe, Mikeldi ibilbidea (GR 229) jarraituz.
Luzera : 16 km.
Igoera guztira : 617 m.
Jetsiera guztira : 1.036 m
Iraupena : 5,00 ordu
Luzea:
Untzillatx mendia igoz.
Luzera : 18 km.
Igoera guztira : 1.227 m.
Jetsiera guztira : 1.646 m.
Iraupena : 6,00 ordu.
Autobus irteera : 7,30 tan San Franzikotik.
Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro.