2015,Abu 17
Passaran -2015 abuztuak 17-21
Irteera data: | 2015-08-17 |
Bukaera data: | 2015-08-21 |
Herria: | ARAN |
2015,Abu 17
Irteera data: | 2015-08-17 |
Bukaera data: | 2015-08-21 |
Herria: | ARAN |
Irteera Aran bailarara , 2015ko abuztuan 17-21 , Alpino Uzturrek antolatuta.
Irteera Abuztuak 17
goizeko 5,30
tan Tolosatik , Eylie aterpera , kotxez ( 353 Km )
Abuztuak 17 : Eylie - Maison du Valier .
8,30 ordu ,19 km Desnibela +1.643 m- 1.820 m
Bi taldetan egin dugu bidea. Bizkorrenak 7 ordutan iritsi ziren aterpera. Lasaiago joandakoak 8,5 ordu. Ibilbidea polita izan da, mina zaharrak ikusiz. Basoetan zehar onttoak ikusi eta bilduz, ibilbidea ariñagoa egin zaigu. Ondo hasi gara.
Abuztuak 18 : Maison
du Valier - Estagnous
(Mont Valier 2.838 m. ) 6,50 ordu
, 11,40 km Desnibela +1.731 m , - 468 m
Goizean gosaldu eta irten aurretik euri langarra lagun. Halere aurrera. Lehen pagadian, kattagorria eta onttoak berriro. Gero laino itxiak ez digu ezer asorik ikusten utzi. Hori bai, "mastin" bat izan dugu albotik zehar begira. 7 orduz ibili ondoren iritsi gara aterpera. Goxo hartu dugu piztuta zegoen beheko sua.
Abuztuak 19 :
Estagnous - Montgarri
(Barlonguera 2.802 m. ) 6,30 ordu , 12,30 km
Desnibela + 701 m , - 1.333 m
Goizean goizetik eguraldi ederra. Mendi ikusgarriak eta laino itsaso zabala gure oinen azpian. Laku arteko ibilbidea zoragarria da. Ausartenak inguruko tonttorrak igotzeko aukera izan dugu. Taldeko kide batzuk 7 orduren bueltan iritsi dira. Besteak (ausartenak) 8 ordu pasatxo behar izan ditugu.
Abuztuak 20:
Montgarri - Araing ( Mauberme 2.880 m. )
8,30 ordu , 19,8 km Desnibela + 1.258 m, - 1.049 m
Montgarriko aterpean gosaldu ondoren berriro mendira, ahuntzak bezala. Eguraldia bezain bikaina ibilbidea ere. Taldearen erdia (10lagun) Mauberne mendira igo da. Beste erdiak ariñago jarraitu du sarrio artean. 8,5 ordutan iritsi gara aterpera. Tontorra egindakoak 9 ordu pasatxo pasata. Denok gustura
Abuztuak 21 : Araing - Eylie ( Crabera 2.630 m. )
3,20 ordu , 8 km Desnibela + 326 m , - 1.294 m
Goizean garaiz jaiki eta eguraldi bikaina ikusirik, Crabera mendi tontorrera jo dugu gehienok. Bidean ikusi ditugun sarrioak gu baino azkarrago dabiltza. Tontorretik jeitsi, motxilak hartu bizkarrean eta 10,00 tan azken etapari ekin diogu. Ordubiak aldera iritsi gara Eylira, bidean aintzinako mina ugari ikusita. Errekan preskatu eta bazkaltzera, etxera itzuli aurretik.
Ondoren kotxez Tolosara bueltatuko gera 20,00tako ailegatuz.
Etxera bidean ondorio bat: ederra izan da, plazerra!!