2024,Mai 12
PTO. BELATE - AURITZ/BURGUETE 2024-05-12
Irteera data: | 2024-05-12 |
Bukaera data: | 2024-05-12 |
Ordutegia: | 06:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | AURITZ/BURGUETE |
Iraupena: | 5 ordu / 9 ordu. |
2024,Mai 12
Irteera data: | 2024-05-12 |
Bukaera data: | 2024-05-12 |
Ordutegia: | 06:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | AURITZ/BURGUETE |
Iraupena: | 5 ordu / 9 ordu. |
Behelainoa eta baso ederrak izan dira Belate-Auritz ibilaldiko protagonistak, tarteka eguzkia atera bada ere, Duela zortzi urteko haizete gogorra izan dute gogoan Alpino Uzturreko 33 mendizaleek Okolin mendi magaletik pasatzerakoan, baina oraingo honetan ez da agertu eta txango lasaia izan dute. Saioa mendia alde batera utzi eta Artesiagako mendatean hamaiketakoa egin ondoren, Kintoako basoetatik Urkiaga mendatera jaitsi dira. Zerbait pikatu eta gutxi batzuk autobusean geldituta, mendizale gehienek aurrera jarraitu dute aldapan gora. Adi mendia alboan utzi eta jaitsiera gogorra izan da Odiako baso eta errekatik Sorogainera. Atseden txikiaren ondoren, azken aldapa igo eta behelainorik handiena topatu dute, metro gutxitara ezer ikusten ez zela. Handik aurrera dena jaitsiera izan da Auritzeraino. Iritsi diren lehen mendizaleek Orreagako erromeriatik bueltan zetozen Artze bailarako eta Orotz-Beteluko herritaren prozesioa ikusi ahal izan dute. Atzerago zetozenek kanpai hotsak entzutearekin konformatu behar izan dute.
******************************************************************************************************************************************************
Alpino Uzturrek Belateko mendatetik Auritz/Burguete herrira doan mendi irteera bat antolatu du. Tolosako XIV orduak mendi martxa prestatzeko azken testa izango da.
Nafarroan zehar, GR-12 bidetik.
Euskal Herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen ibilaldi honek kantauriar eta mediterranear isurialdeak banatzen dituzten mendiak zeharkatzen ditu.
IBILBIDE OSOAN EZ DAGO ITURRIRIK; BERAZ, NORBERAK ERAMAN BEHARKO DU URA.
Bideoa ikusteko egin klik hemen:
Belate - Burguete ( Mendi irteera 2024/05/12 - 9 ordu ) (youtube.com)
Bi aukera egongo dira:
1.- Motza: Belate mendatea - Urkiaga
18 km. 895 m. 806 m. 05:00
2.- Luzea: Belate mendatea - Urkiaga mendatea - Auritz/Burguete
34 km. 1.506 m. 1.439 m. 09:00
Irteera: 06:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 13 euro, eta ez bazkideek 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean,
info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.