2024,Api 14
PTO. UITZI - PTO. BELATE 2024-04-14
Irteera data: | 2024-04-14 |
Bukaera data: | 2024-04-14 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | NAFARROA |
Iraupena: | 7 ordu t´erdi |
2024,Api 14
Irteera data: | 2024-04-14 |
Bukaera data: | 2024-04-14 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | NAFARROA |
Iraupena: | 7 ordu t´erdi |
Aspaldiko talderik handiena elkartu du Alpino Uzturre elkarteak, 52 mendizale, XIV Orduko Martxarako prestatzen ari diren asko animatuta, Uitzi-Belate ibilaldi klasikoa egiteko. Primerako eguraldia izan dute eta pagadien itzala eskertu dute. Otzolan eta Uztarkotzan zerbait pikatzeko atsedenaldiak hartu ondoren, Mugakosoroko txabolako iturria ondo etorri da hustutzen ari ziren kantinplorak betetzeko. Abiatu direnetik zortzi ordu pasatu ondoren, Belate mendateko aparkalekura iritsi dira, arropaz aldatu eta Miguel Bentara, Arraitzeko Bentetan, joan dira bazkaltzera. Igarotako paisajearen edertasuna goraipatu dute parte-hartzaile guztiek.
*********************************************************************************************************************************************
Alpino Uzturrek Uitziko mendatetik Belateko mendatera doan mendi irteera bat antolatu du.
Test polita bat da Tolosako XIV orduak prestatzeko.
GR-12an zehar ibilbide ederra egingo dugu.
Nafarroako GR-12 bidezidorrak, Euskal Herriko bidezidor gisa ere ezaguna, Euskadiko eta Nafarroako eremuak zeharkatzen ditu, nagusiki menditsuak eta Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerroa osatzen dutenak. Seinaleak hondatuta daude zenbait gunetan, baina Nafarroako zonaldea ondo dago balizatuta.
Bideoa ikusteko egin klik hemen:
(2) Uitzi - Belate ( Mendi irteera 2024/04/14 ) - YouTube
30 km. 1.085 m. 1.031 m. 07:30
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 13 euro, eta ez bazkideek 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.