2016,Mar 13
SALBATORE MENDIBE-DONIBANE GARAZI 2016-03-13
Irteera data: | 2016-03-13 |
Bukaera data: | 2016-03-13 |
Herria: | DONIBANE GARAZI |
Iraupena: | 5,30 Ordu |
2016,Mar 13
Irteera data: | 2016-03-13 |
Bukaera data: | 2016-03-13 |
Herria: | DONIBANE GARAZI |
Iraupena: | 5,30 Ordu |
Gatarre mendia zen igo behar zen bakarra, baina ibilbidean zehar gauza gehiago ikusteko aukera izan zen igandean Nafarroa Behean. Menbideko Salbatore ermitatik abiatu zen 41 mendizaleko taldea Irati inguruko elurra zapalduz eta aldapa behera. Erromesen ospitala eta Comete sareko pasalekua izan zen bere garaian. Bi trikuharri eder ikus ahal izan genuen: Marietxe eta Buluntza. Aldapa behera jarraituz hiruburura iritsi ginen, Donibane Garazira, eta bertan ere gauza ikusgarri dezente aurkitu genituen. Eguraldiak ateri eutsi zion ibilaldi osoan, aurtengo beste irteeretan bezala. Zortearekin jarrai dezagula!
************************************************************************************************************
Nafarroa Beherako mendi belartsuetan ibiliko gara bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutuz.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.