2015,Ira 13
Santa Grazi - Ehüjarre -Juan Pito 2015-9-13
Irteera data: | 2015-09-13 |
Bukaera data: | 2015-09-13 |
Ordutegia: | Goizeko 6.30 tan San Franziskotik |
Herria: | Santa Grazi ( Zuberoa ) |
Iraupena: | 6 orduko iraupena |
2015,Ira 13
Irteera data: | 2015-09-13 |
Bukaera data: | 2015-09-13 |
Ordutegia: | Goizeko 6.30 tan San Franziskotik |
Herria: | Santa Grazi ( Zuberoa ) |
Iraupena: | 6 orduko iraupena |
Goizeko 9,30 aldera abiatu ginen Santa
Grazi elizaren ondotik, batzuk eliza barrutik ikusi ondoren.
Ehujarreko arroilan gora, hamaika aldiz
zeharkatu genuen goitik zetorren errekatxoa. Ezker-eskubi harkaitz orma
galantak, kobazulora iritsi arte. Han zerbait jan eta edan ondoren berriro
gora, ur-jausi dotoreen albotik, Erraize larre zelaietara iritsi arte. Handik
batzuk Lakora tontorrerako bidea hartu zuten. Beste gehienok, goiko haize
arrotik ihesi, Belagoarako aterpera iritsi ginen. Eta handik zeharka, Juan Pito
Bentaraino. Denera, 5 ordu terdiko ibilaldi ederra, eguraldia lagun.
Errepikatzeko modukoa!
***************************************************
Santa Grazi ( Zuberoa ) aitzinako gurutzene bat da eta hortaz ohartzeko nahikoa da bazterretara begiratzea. Ehüjarren gora plaza ondotik har daiteke Erraitzera eta handik Belagoako aterpetik pasatuz ,Juan Pitoko bentara.
Iraupena 6 ordu. Luzeera :15 km.
Irteera goizeko 6,30 tan San Franziskotik.
Izen ematea :
aldizkari honetan bertan , 943652789 telefonoan edo info@alpinouzturre.eus korreoan.
Ez ahaztu www.alpinouzturre.eus web orria martxan dagoela.
Bisita ezazu.