2023,Urt 15
TOLOSAKO MUGAK 3 - IKAZTEGIETA - MIRALEKU - ARTZABALTZA 2023-01-15
Irteera data: | 2023-01-15 |
Bukaera data: | 2023-01-15 |
Ordutegia: | TOLOSAKO RENFE ESTAZIOAN, 08:15EAN |
Herria: | Tolosa |
Iraupena: | 4 ordu |
2023,Urt 15
Irteera data: | 2023-01-15 |
Bukaera data: | 2023-01-15 |
Ordutegia: | TOLOSAKO RENFE ESTAZIOAN, 08:15EAN |
Herria: | Tolosa |
Iraupena: | 4 ordu |
Eguraldi makurra berriz ere aurka izan du Alpino Uzturrek Tolosako mugen itzuliko 3. etapa burutzeko garaian. Horren ondorioz, dozena bat mendizale besterik ez da elkartu (tartean emakumerik ez, elkartean gutxitan gertatuko zen datu historikoa). Ikaztegietatik abiatuta, Berazubi baserritik gora, Aldabako Muñozabal baserritik (Txina gotzain izan zen Inazio Larrañagaren jaiolekua) Maregako ganara igo eta Miralekutik behera abiatu dira, Artzabaltza parean errepidera jaisteko. Tolosako Udalak Aldaba mendia 1290an erosi zion Gaztelako Antso IV. erregeari, herrigunetik 13 kilometrotara, eta duela urte gutxi arte irla bat zen udalerriko mapan, lur batzuk erosi eta penintsula modukoa bihurtu arte. Otsailaren 5ean izango da Tolosako mugen hurrengo etapa: Artzabaltza-Ollagon-Txarama-Euletxaga-Ibarra.
********************************************************************************************************************************
Martxa hau Tolosak Ikaztegietarekin eta Alegirekin dituen mugetatik pasatzen da.
Etapa honetan Ikaztegietatik (115 m.) irtengo gara.
Aldabako Muñozabal edo Martin Motza baserritik pasatuz, Miraleku edo Marrubitako gaina (569 m.) tontorrera igoko gara.
Handik aurrera Artzabaltza aldera jeitsiko gara Alegia eta Tolosa arteko mugarriak ikusiz.
Ondoren Benta Haunditik Tolosara iritsiko gara.
Irteeraren bideoa :
14,2 km. 630 m. 685 m. 04,00
IKAZTEGIETARA RENFEKO TRENEAN JOANGO GARA.
Irteera: 08:15ean TOLOSAKO RENFE ESTAZIOAN
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.