2024,Abe 15
TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15
Irteera data: | 2024-12-15 |
Bukaera data: | 2024-12-15 |
Ordutegia: | 08:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | BEDAIO |
Iraupena: | 4 ordu |
2024,Abe 15
Irteera data: | 2024-12-15 |
Bukaera data: | 2024-12-15 |
Ordutegia: | 08:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | BEDAIO |
Iraupena: | 4 ordu |
Tolosak Nafarroarekin dituen mugarrietako batzuk pasatu dituzte Alpino Uzturreko mendizaleek urteko azken ibilaldian, Bedaio (Tolosako auzoa 1544tik) eta Azkarate artekoak. Iaz hasitako Tolosako mugen sei ibilaldien proiektuari amaiera eman diote horrela. Tolosako mendi altuena, Artubi, beste baterako utziz gehiegi ez luzatzeko, beste hiru tontor zapaltzeko aukera izan dute: Elosu, Batzillarko gaina eta Urreagako haitza. Hiru ordu t,erdiko bueltaren ondoren, bideko euri eta lokatza ahaztuta gelditu dira Abaetxeko babarrun goxoen artean.
**************************************************************************************************************************Ikus ezazu bideoa:
7. etapa Tolosako Mugak: Bedaio ( mendi irteera 2024/12/15 ) - YouTube
10 km. 686 m. 694 m. 04:00
Ondoren, 14:00etan, babarrun bazkaria, Bedaioko Abaetxe jatetxean ospatuko dugu.
Menua: Babarrunak, kostila, mamia eta kafea.
Prezioa: 40 € (bazkaria eta autobusa barne).
Oharra: Bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa San Franziskotik 13:00etan aterako da.
Bazkaldu eta gero, Tolosara itzultzeko Bedaion 16:30ean izango da autobusa.