2015,Urr 21

Eskiatzaile berrientzat aholkuak


  • Eskiatzaile berrientzat aholkuak albistearen irudiak

Gutxi falta da, elurra etxe atarian dugu. Eskizaleak, eta ikasi nahi dutenak, zeruari begira daude, mendi magalak beteko dituzten eta kirol ederrenetako batez gozatzeko pistak bihurtuko dituzten lehen elur maluta horien zain. 


Ikasle horientzat eskiatzeko aholku batzuk aipatu behar ditugu, elurraren kirolaren hastapenetan kontuan izan beharreko xehetasunak.


1. Norberak bere buruan konfiantza izatea da lehen aholkua. Jarrera baikorrak ikasketa erraztu egiten du. Eskiatzen ikusi behar duzu zure burua eta ez zarela eroriko pentsatu, eta erortzen bazara, garrantzi gutxikoa izango dela.


2. Gozatu eta ondo pasa. Giltzarria da, noski. Ondo pasatzeko eskiatu behar dugu. Zerbait kostatuko zaigu, bizitzan gauza guztiak bezala, baina oso denbora gutxian hasiberriek gozatu egingo dute elurretan irristaka.


3. Barregarri geratzearen konplexua eta konparaketak. Normala da gutxiago sentitzea haur txikiak pista zailetan ikusita, baina urte gutxi izan arren, ziur aski urte asko daramate eskiatzen. Bakoitza bere mailan dago, eta horrela aurreratu behar du, adina alde batera utzita.


4. Kuina oinarrizkoa da hasieran, eskiatzen hasten zarenean, gelditzen ikasteko eta erorketak saihesteko. Kuina lehen ikasgaia da eta ondo menperatu behar da.


5. Ez begiratu sekula oinei. Gorputza behar den bezala mugi dadin, begirada jaitsieran jarri behar da, sekula ez oinetan. Hau da eskiatzen ikasteko aholkurik onenetakoa.


6. Izotz plakak katramilatsuak dira, batez ere eskiatzen hasten ari direnentzat. Zuhurtasun handiz hartu behar dira, asko irristatzen delako eta kontrola galtzeko arriskua handia delako.


7. Teleaulkiaren segurtasun elementuak, babes barra adibidez, zuzen erabili behar dira. Segurtasuna oso garrantzitsua da.


8. Erorketei beldur handiegirik ez zaie izan behar, ikasketaren prozesu naturalaren parte dira.


9. Eguzkiak elurretan erre egin dezake, bere islapenak pista elurtuetan gure azalean erredura sor ditzake ez bada behar den babesa eramaten. Betaurreko babesle on batzuk eta eguzki krema egokia ezinbesteko elementuak dira. Eskirako diseinatutako arropa eta osagarriak erabiltzeak eskiko lehen egunak atseginagoak egingo ditu.


10. Teleskian, hasiberri asko erori egiten dira, erditik lehenbailehen kendu behar da, arrastrea ez da gelditzen eta. 



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago