2017,Api 09
LEITZA-IREBER-ARRARATS 2017-04-09
Irteera data: | 2017-04-09 |
Bukaera data: | 2017-04-09 |
Herria: | Arrarats |
Iraupena: | 5,00 ordu / 6,00 ordu |
2017,Api 09
Irteera data: | 2017-04-09 |
Bukaera data: | 2017-04-09 |
Herria: | Arrarats |
Iraupena: | 5,00 ordu / 6,00 ordu |
Gaupasa egindako gazteen txaloen artean abiatu gara Leitzatik. Ttipi ttapa maldan gora Aritzera iritsi gara lehenik eta Zuparrobira jarraian haize-erroten tartetik. Hamaiketakoaren ondoren, Ireberreko harrizko gandorrean kukurrukua jo dugu. Ernaitzuko larre zabalak Piriniotako elurrak ikusteko aukera eman digute. Begañako pagaditik pasa ondoren Arraratsera iritsi gara. Giro ederrean, zentzu guztietan, Orokietan bazkaldu eta Tolosara itzuli gara. Plazerra izan da!
****************************************************************************************
Nafarroako lurraldean,
Leitzako haize errotatik barrena, Ireberko (1.208 m) eta Ernaitzuko (1.203 m)
gainak igoaz, Otsolako paraje polittetik pasako gara eta ondoren, Arrarats (Basaburua) herrixkan bukatuko
dugu ibilaldia.
Nafarroa iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da Basaburua. Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Ola, Orokieta eta Udabe.
Mendiaz gozatzeko eta Ireber gainetik Pirineoen bista zoragarriaz gozatzeko aukera bikaina .
Irteeraren bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=kjrQrwzWZFA
BI AUKERA :
Motza :
Leitza - Ireber- Arrarats
Luzera : 15 km.
Igoera guztria : 1.069 m
Jetsiera guztira : 868 m.
Iraupena : 5,00 ordu.
Luzea :
Leitza-Zuperrobi-Ireber-Ernaitzu-Begaña- Arrarats
Luzera : 20 km.
Igoera guztira : 1.365 m.
Jetsiera guztira : 1.161 m.
Iraupena 6,00 ordu.
Irteera : Goizeko 8,00 tan San Franziskotik.
Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.